Hemen gaude: Euskadiko mendi orlegietan
Cañedo 8 Auzoa
48.870 Bezi (Sopuerta) BIZKAIA
Tel. +34 617 47 1936
+34 637 119 556
GPS kordenadak:
43º14″26’N · 3º10″42’84W
Eusko Jaurlaritzak emondako turismo baimena
TBI00007
Bezi harana, mendiez, zelaiez eta hosto-zabaleko basoez inguratuta dago.
Kantabriako klima hezeak landareri bizi eta ederra ahalbidetzen du, gure harana sendozale eta trekinng zaletuentzat paradisu batean bilakatzen duena.
Baina Pikatzaenea ibiltarientzat eta ziza biltzaileentzat aterpe bat baino askoz ere gehiago da.
Gure egoera estrategikoa Enkarterrien eskualdean, Bilbo hirigunetik 30 minutuetara, Gasteiztik 60ra eta Donostiatik 90 minutura, “Kanpo-base” ezin hobea bilakatzen du, bertatik, hainbat txango eta bisitaldi egiteko Euskal Herri osora: Gugenheim museoa, Bizkaiko zubi esekia, Urdaibai biosferaren erreserba, Gazteizko alde historikoa, etab.
Guzti hau, Enkarterriak dituen erakargarri turistiko anizkuna aipatu gabe, historia handia duen eskualdea eta esparru txikian gauza asko ikusteko duena delarik, erdi aroko hiriak, kobazuloak, parke zoologikoak, etab.
Kontaktatzeko era
Gure etxeaz edo inguruaz gehiago jakin nahi baduzu email bat bidali, telefonoz deitu edo beheko formularioa bete eta bidaltzearekin nahiko da. Berehala zuekin harremanetan jarriko gara.
Egin ahal diren ekintzak
Pikatzaenak, bere inguruan, hainbat ekintza egiteko aukera ematen dio bere bezeroei, hain artean Kolitxa mendira igotzea, komarkako mendirik altuena; Pozalagua kobazulora joatea bertako estalaktita arraroak ikustera; Bilbon kokatuta dagoen, etxetik 30 minututara, Guggenheim museo famatsua bisitatzea; Balmasedako Erdi Aroko kaskoa ikustea; Perretxikoak hartzea; Rolls Royce bilduma pribatua bisitatzea…
… baina azkenean agian ekintzarik hoberena belarrean esertzea eta isiltasuna gozatzea izan daiteke.
Jarduerak










