Horrelakoa da Pikatzaenea

Pikatzaenea euskal ohiko arkitekturaren eredu da, Enkarterrien bailaran.

XVII. mendeko etxetzar bat da 160 metro karratuko solairua eta hiru altuera dituena. Erabat eraldatu eta eraberritua, bertan, txapitula-erako bi apartamendu , bost bikoitzak eta ama-komuneko gune bat dago.

Lorategi gune zabal bat ere badugu kanpo altzari zein barbakoarekin, Pikatzaeneak zure atsedenaldian ere pentsatzen du, eta horretarako , hamakak, etzaulkiak, barbakoa, landa-golfa, zuhaitzeko etxola eta eguzkitako erosak dauzka, beti ere, aparkamendu gunea ahaztu gabe.

Etxe osoaren edukiera 18 ohekoa da. Apartamendu edo /eta estudioak banaka alokatu daitezke, etxe osoa ere hartu daitekeelarik, osoa alokatuz gero, beheko solairuan dagoen sukaldea erabiltzeko eskubidea ematen du.

 Egin klik beheko argazkietan ama-komuneko guneak ikusteko

Hornikuntza eta amankomuneko guneak :

  • egongela zabal eta atsegin bat
  • telebista ikusteko gunea
  • jolas-mahaia
  • tximinia
  • kanpo- galeria
  • irakurtzeko gunea eta liburutegia
  • informazio turistikoa
  • erakusleiho bat produktu lokalekin
  • sukalde komuna garbigailu eta ontzi-garbigailua ( etxea osorik alokatzen denean)
  • Su-itzalgailua eta ke detektagailuak gela guztietan.
plano segunda planta pikatza enea

Apartamenduak 

Goiko solairua bi txapitula-erako apartamendutan banatuta daude 45 metro karratutakoa bakoitza. Apartamenduen antolaketa ondorengo planoan ikus dezakezu.

Banaketak 90 cm tako bi ohez hornituta dauden logela zabalak barneratzen ditu, bainugela osotua, saloi-jangelak 90cm tako bi ohe ditu, telebista logela guztietan daude eta termostato zentrala zein independenteak daude.

Apartamendu guztiek kitchenette erako sukaldeak dituzte etxea osorik alokatu ez dutenentzako, izan ere eurek ez leukie sukalde zentrala erabiltzeko aukerarik izango. 

Egin kllik beheko argazkietan apartamenduak ikusi ahal izateko.

 Estudioak 

Etxeak bost estudio bikoitz ditu, hauetako bakoitzak, bainugela hornituak, armairua, kitchenette erako sukaldea (oso egokia gosari zein afari arin baterako), telebista logela guztietan, termostato zentrala nahiz independienteak eta mahaitxo bat.

Hauetako lehen estudioa, beheko solairuan dagoena, erabat egokitua dago minubalia nahiz mugikortasun mugatua dutenentzat. 15,5 metro karratuko azalera eta 90 cmko bi ohez hornitua. Sarbide erraza duelarik amankomuneko leku guztietara, zein etxe kanpoaldera.

2, 3, 4 ea 5. estudioak lehenengo solairuan kokatuta daude, 15,5 metro karratuko azalera daukate. 2 eta 5. estudioak 90 zmtako bi ohe dauka bakoitzak, 3 eta 4. estudioak aldiz 1,50 cmtako ohe bikoitza daukate.

Egin klik beheko argazkietan estudio bikoizak ikusi ahal izateko.

 

Plano primera planta pikatza enea